XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ama: Berdin zait zuk semea eduki ala ez.

Baina nirearekin dagoen arazoa konpondu beharra dago.

Maitag.-aren irakaslea: Begira, horko etxe horretan haragi egosi berezi bat dago.

Hamar mendetik behin bakarrik sortzen den txahalarena, hain zuzen ere.

Oso berezia da.

Hori lortu eta saltsa goxo batean jartzen baduzue, Anttonek hartu eta bere lehengo tamainura itzuliko da.

Baina bi baldintza bete behar dira: lehena, Anttonen familiakoek ezin dutela haragi hori ikutu eta berak gutxiago: bigarrena, Anttonek, haragi egosia saltsarekin batera hartu ondoren, korrika hasi behar duela.

Ama: Baina orduan nork hartuko du haragi egosia.

Ea, ea... Badakit, detektibe bat kontratatuko dut.

(Oihalak itxi egiten dira eta, irekitzean, eszenatokian ama azaltzen da, detektibearekin batera)

Ama: Ongi ulertu duzu ideia, ez da hala?

Detektibea: Bai, zu lasai egon, haragi egosia segituan egongo da eta nire eskuetan.

Ama: Oso ongi, bitartean ni haragi egosiarentzako saltsa prestatzera noa.

Eta zuei, haurrok, gustatzen zaizue saltsa, ez da?

(Ama joan egiten da eta detektibea geratzen da)

Detektibea: Lehenbizi haragi egosiaren jabea nor den jakin behar dut.

Txirrina joko dut, ea nor azaltzen den.

(Detektibea eszenatokiaren beste ertzerantz abiatzen da eta, han, txirrina jotzen du.)

(Itxura txarreko baserritar bat azaltzen da)

Baserritarra: Bai, nor zara?

Detektibea: Detektibea naiz, baserritar jauna.

Arazo bat daukat eta zure haragi egosia behar dut.

Baserritarra: Nola?

Nire haragi egosia zuri eman?

Ezta pentsatu ere, munduko urre guztiagatik ere ez nizuke emango.